XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

121. URRIAREN 6KO 8/1989 LEGEA, UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO GIZARTE-KONTEILUA SORTARAZTEKO ETA ANTOLATZEKO EKAINAREN 27KO 6/1985 LEGEAREN 3. ATALA ALDATZEKOA 1 ELAO, A-II-13(g) 1989ko urriaren 19koa (EHAA 201/1989.10.25).

ZIOAK

Autonomi Elkartea ihardutze-erakundez osatzeko asmoz egiten diren legeek ihardutze-erakunde horiek eratzeko, jokatzeko eta horiek sortaraztea ekarri duten xedeak betetzeko aukerak ere kontutan izan behar dituzte.

Ihardutze-erakundeak arautzean eta, zehazki, horietako osakide izango direnen aukeraketan baldintzak jartzeko teknika aukeratu daiteke; horiek guztiak bidezkoak dira, eta erakunde horietako osakideek izan beharko dituzten gaitasunei buruzkoak nahiz horietako osakideak aukeratzeko orduko botoa berezia izan beharrari buruzkoak izan daitezke.

Kasu batean nahiz bestean gauza batera ez da iritsi behar, lege-aldetikako baldintza horiek direla eta, dagokion ihardutze-erakundearen sorkuntza ezinezko egitera, alegia.

Orain arte azaldutakoaren adibide bikaina 1985.eko ekainaren 27 Legez sortarazitako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-Kontseilua da izan ere, sortu zenetik hona ia hiru urte igaro ondoren, horko eraentza-batzordeen aukeraketarako beharrezkotzat jarritako gehiengoak direla eta, ez bait da eratzerik izan.

Bestetik, Eusko Legebiltzar hau osatzen dugun Legebiltzar-taldeen ardura da ihardutze-erakundeek bere egitekoa bete ahal izatea eta, lege horretako lehenengo atalean aldarrikatzen denez, Euskal gizarteak Euskal Herriko Unibertsitatean eskuhartzea bermatzen duen Unibertsitatearen eraentza-saila Gizarte-Kontseilua bada, hori izendatzeari beharrezko erizten zaio.

Horregatik, salo hau egiten duten Legebiltzar-taldeek, Legebiltzarrean duten gehiengoa izateagatiko erantzukizuna bere gain hartuz, Unibersidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte-Kontseiluburua Eusko Legebiltzarrak izendatzea ezinezko egiten duten oztopoak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-Kontseilua sortarazteko eta antolatzeko ekainaren 27ko 6/1985 Legearen 3. ataleko idazkera aldatuz kendu beharra dagoela erabakitzen dute.

Atal bakarra

1.- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-Kontseilua osakera-modu honen arauera, hogeita hamar kidek osatuko dute:

a) Unibertsateko Eraentza-Batzordearen izeneko hamabi lagun, Batzordeak bertako kideen artetik hautatuta, eta Erretorea, Idazkari Nagusia eta Arduraduna nahitaez horien artean daudela.